OINARRIAK

OINARRIAK

Begiradak zinemaldi AMATEUR bat da. Ezin dute parte hartu ikus-entzunezkoen alorreko kolektibo profesional, zinema-eskola, unibertsitate eta halakoek.

Nazio- nahiz nazioarte-mailako kolektibo, ikastola, ikastetxe, BHI, elkarte eta halakoek parte har dezakete.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, baina gaztelaniazko edo ingelerazko azpitituluak eduki beharko dituzte.

Filmek, gehienez, 15 minutuko iraupena izango dute.

Nahi beste lan bidali ahal izango dira; betiere, 2016 urtea aurretik eginak ez badira.

Antolakuntzak eskubidea izango du Zinemaldian parte hartuko duten lanak aukeratzeko.

Grabaketa orijinalek behar bezala ulertu ahal izateko gutxieneko irudi- eta audio-kalitatea eduki beharko dute. Baldintza hori betetzen ez duten lanak kanpoan geratuko dira.

 

INSKRIPZIOA bi modutan egin daiteke:

  • Festhome plataformaren bidez.
  • Zinemaldiko webgunean dugun inskripzio-fitxaren bidez.

*Zinemaldiko webguneko inskripzio-fitxaren bidez eginez gero, lana modu pribatuan igo beharko da Vimeo plataformara, eta fitxan linka eta pasahitza jarri beharko dira Zinemaldia materiala ikustera sartu ahal izateko.

Lanak derrigorrez honako formatuan aurkeztu behar dira: MPGE2 .MPEG4 .MOV .AVI

Inskripzio-fitxan eskatutako datuekin batera, lanaren bi fotograma erantsi beharko dira .jpg edo .png formatuetan.

Lanak bidaltzeko epea 2018ko martxoaren 15a eta urriaren 15a bitartekoa da.

Inskripzio-fitxa