Epaimahaia

Michel Gaztambide. Las Otras Miradas Festival

Michel Gaztambide.  Gidoilari 20 film baino gehiagotan; Goya saria jaso zuen, 2012an,  No habrá paz para los malvados filmaren gidoiarengatik. Haren Behiak gidoiak sari ugari jaso zituen. Hainbat eskola eta unibertsitatetan gidoigintza-irakaskuntza lanetan aritzen da Donostian, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian…

Blanca Zaragüeta. Las Otras Miradas Festival

Blanca Zaragüeta (Donostia, 1961).  Gidoi eta Zuzendaritza Zinematografikoan gradu-ondoko; film luzeen ekoizpenean lan egin du. Azken hamarkadatik, ikastetxeetan eta kolektiboetan film laburrak egitera bideratu du prestakuntza.  Zinemaldi honetako fundatzaile eta zuzendari.

Ana Escribano. Andoaingo Zine eta Bideo eskolan ikasi zuen, eta 1989an hasi zen muntaketan lanean Juan Ignacio San Mateo eta Julia Juanizekin batera hainbat film luzetan. Ordutik, ekoizpen askotan lan egin du eta kolaboratu muntatzaile gisa. 1997an ekoizpen-departamentuan sartu zen, eta honako pelikula hauetan parte hartu du: Ibarretxe anaien Sabotaje filmean, Helena Tabernaren Yoyes lanean eta John Malkovich-en The dancer upstairs pelikulan. Egun, besteak beste, Zinema ikasgelan programako kolaboratzaile da.

Zuriñe Adrada. Artearen Historian lizentziaduna. Pedagogoa eta Arte Niño tailerretako eta Ikertze elkarteko fundatzailea. Arte Niño Espainian sortutako lehen haur-tailerra da, 1983an sortu zen, Donostiako San Telmo Museoan. Egitasmo hura zazpi urte beranduago Ikertze bilakatu zen, eta lengoaia berriak txertatu ziren: musika eta adierazpen dramatikoa. Ondoren hezitzaileei zuzendutako SAT ikastaroa egin zuen, eta auto-ezagutza eta ulermenerako bideak ireki zizkion, bai pertsona gisa eta bai hezitzaile gisa. Esperimentatzailea eta arakatzailea, betiere haurraren eta haurrarentzako begiradarekin.

Mentxu Arrieta. Las Otras Miradas Festival

Mentxu Arrieta. Gizarte psikologian CUM LAUDE doktorea. Kriminologian diplomaduna eta Sexologian masterra. Gidoigile, margolari, poeta, aktore komiko (Clown), antzerki-zuzendaritzan laguntzaile, hizlari. Protagonistakide Jorge Gil zuzendariaren El metodo Arrieta dokumentalean.

Esperanza Luffiego. Las Otras Miradas Festival

Esperanza Luffiego (Donostia, 1963).  Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Complutensean, 1982-1987. Egun, Donostiako Zinemaldiko Industria Saileko erantzunkide da 2012tik. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko ikus-entzunezko koordinatzailea da, 2008-2012. Zinemaren eta Ikus-entzunezko Bitartekoen Historiako irakaslea Donostiako Deustuko Unibertsitateko Giza Zientziatako fakultatean, 1999-2003. Sarobe Arte Eszenikoetako Zine Aretoko koordinatzailea, 1994-2002. Programazio-arduraduna Andaluziako Filmotekan, 1990-1991. Andoaingo ESCIVI Zine eta Bide Eskolako Lanbide Heziketako zentroko Zuzendari, Gidoigintza eta Ikus-entzunezko Lengoaian irakasle.

Jon Paul Arroyo  – Sorberriak ataleko epaimahaia. Bang Bang Zinemaren sortzaileetako bat. Crossover, Telesailen Kultura zinemaldiko antolatzaile. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Urrezko Blogoen sarian epaimahai.   Donosskino film laburren zinemaldian epaimahai.
Gogoan duela, beti izan du zinemarekiko irrika izugarria, eta hori frogatu ahal izan zuen trikimailuak erabiliz Zinemaldiko gazteen epaimahaian marka hautsiz, sei ediziotan aritu baitzen.