ZINEA EGITEN

Programaren helburua

Las Otras Miradas Festival
  • Zinemaren hastapena, arte-objektu gisa, ikasleentzako bitarteko didaktiko eta hezigarri gisa proposatuko dugu.

  •  Zine-lengoaia ikasleei ezagutzera ematea, jasaten duten irudi-zaparradaren aurrean begirada kritikoa eta selektiboa lantzeko.

  •  Aitortutako kalitate zinematografikoa duten filmak ikustea eta zinema inteligente eta arakatzailea eskaintzea.

  •  Zinearen baliabide teknikoak ezagutzea eta arakatzea.

  •  GAZTEEK arte zinematografikoa eta horrek berezko dituen baloreak pixka bat ezagutzea:  talde-lana, konstantzia, itxoiteko gaitasuna, errespetua, irudimena eta sentsibilitatea.

Herramientas​ Helburuak eskuratzeko tresnak

  • Zinea arte gisa.  Artearen eta bere sormen-prozesuaren transmisioa.

  • Zinea egitea, hezkuntza-tresna gisa.  Ondo eginda dagoenarekiko ikusmen-pertzepzioa lantzen duen kalitatezko zinea.

  •  Alderdi sortzailea eta teknikoa uztartzen dituen lengoaia artistikoa, taldean eta lankidetza-sarean lan egiteko.

  •  Gazteen artean gogoeta-pentsamendua praktikatzea eta sustatzea,taldekako elkarrizketa filosofikoaren bidez.

  •  Taldeak ateratako ondorioak oinarri hartuta esperientzia zinematografikoa, eszenifikazioa eta taldekako lan teknikoa egitea.

  • Behaketa- eta elkarrizketa-ariketa bat egitea, azken batean, arte-esperientzia praktiko batekin (praktikoa, hain zuzen, duen berezko sormen-prozesuarengatik).

  • Onartuta dauzkagun portaera eta tratu-motei buruz hitz egitea eta horiek zalantzan jartzea.