Ikertze

Ikertze irabazi-asmorik ez duen kultur elkarte pribatua da, eta 30 urteko ibilbide luzea du.

Hezkuntza-proiektuak egiten ditugu; horretarako artea, zinea eta filosofia tresna gisa erabiltzen ditugu. Baliabideak eskaintzea dugu helburu, pertsonak, hau da, komunitateko kideak treba gaitezen eta ikas dezagun kritikoagoak eta sortzaileagoak izaten, eta pertsonak eta gauzak hobeto zaintzen, alegia, bizikidetza hobea izan dezagun. Egitasmoen trebakuntzak berak mesede egiten digu parte hartzen dugun pertsonei.

1985ean ekin genion ibilbideari, ideia praktikoak lantzen, San Telmo Museoko ikusmen-laborategian. Gerora, diziplina-aniztasunean murgildu ginen: herritarren partaidetzarako egitasmoetan, taldean lan egiteko moduan, adierazpen-forma berriak txertatu genituen. Hainbat arte-lengoaia jorratu genituen gerora; horretarako laborategi pedagogikoak sortu genituen, eta neska-mutilek beste arte-adierazpide batzuk esperimentatzen zituzten.