ZINEA EGITEN

Proiektuka lan egin

 

Sarrera

Taldea ikerkuntza-komunitate bilakatzea proposatzen dugu. Horrek esan nahi du saiatuko garela gazte-taldea helburu berbera duen komunitate bilakatzen, ikasketa, alegia, ikerkuntza bera izan dezatela helburu, eta ondorioz, ikasleak ere izan daitezela funtzionamendu horretan erantzule.

Helmuga bera edo antzekoa izateaz gain eta horretaz jabetu daitezen ahalegintzeaz gain, saiatuko gara baita hori lortzeko zer egin behar den hitz egiten ere; metodoak aztertuko ditugu, eta emaitzak ebaluatuko ditugu.
Eskolaz kanpoko jardueran, gure apustua da zinema, hau da, lengoaia zinematografikoa erabiltzea hainbat lengoaia modu desberdinean lantzeko, iruditzen baitzaigu baliabide ezin hobea dela taldea ikaskuntza-komunitate bilakatzeko.